Orrialde honetan azpitituluak euskaratzen hasi nahi duen edonorrentzat interesgarriak izan daitezkeen aholku batzuk jarriko ditugu. http://www.manterola.org/azpitituluak webgunean ere badago gure zalantzak argituko dituen wiki interesgarri bat.
TRESNAK
Subtitle editor: Linux erabiltzaileentzako aplikazio interesgarria. Bertan azpitituluak editatu ditzakegu irudiak ikusten ari garen bitartean. Oso erreza da lerro berriak sartzea edo zein momentu zehatzetan gauden jakitea, denborak milisegunduak eta guzti dituenez zehaztasuna lortzea erreza da.
Eskuz: Izenak berak dioen bezala, eskuz edo aplikaziorik erabili gabe editatzeko era da. Ez da agian erarik onena, denborak aldatzea.. gehiago kostatzen da eta, baina beste aplikaziorik ez dugun ordenailu batean egin behar badugu aukera ona da. Aukera honetan beste hizkuntza batean dagoen lerroa euskarazkoarengatik aldatzea nahiko da. Berriak sortzea askoz zailagoa da, baina beno beste ezer ez badugu...
NON LORTU
Azpitituluak topatzeko web asko daude- Bakoitza askotan telesail batean espezializatua edo kalitate zehatz bateko irudien azpitituluetan espezializatua edo... Hemen erabiltzen ditugun web batzuk jarriko ditugu baina kontuan hartu askotan Googlen edozein webetan baina azkarrago topatzen direla gauzak.
Subtitulos.es: Bertan telesail askoren gaztelerako, ingeleseko eta beste hizkuntza batzuetako azpitituluak lortu daitezeke. Gainera bideo bertsio ezberdinak bereizten ditu, beraz aukera interesgarria izan daiteke.
NOLA ELKARTU
Azpitituluak eta irudiak elkartzeko erarik errezena VLC programa erabiltzea da. Dohako programa da eta oso potentea. Egin behar dena honakoa da:
- Ikusi nahi dugun bideoa zabaldu
- Deskargatu edo sortu ditugun azpitituluak irudiaren barrura arrastratu.
- Momentu horretan ikusiko dugu nola hasiko garen azpitituluak ikusten.
Beste era bat, bai ordenagiluan ikusteko baina baita telebistan ikusi ahal izateko ondorengoa da.
- Telesailari eta azpitituluen fitxategiari izen berdina jarri. Hau da bideoak telesaila.avi izena baldin badu azpitituluek telesaila.srt edo telesaila.es.srt edo telesila.eus.srt(aukera interesgarria hizkuntza bat baina gehiagotako azpitituluak izanez gero) izena eman.
- Ondoren bi artxiboak karpeta berdinean sartu eta gure erreproduktoreak automatikoki hartuko ditu azpitituluak.
Oraingoz hau da dena, hasiera bat emateko besterik ez da izan eta. Aplikazio zein webgune interesgarriak topatzen goazen einean editatu orrialde hau, geroz eta osatuagoa egonda guztiontzat hobe eta.
azpitituluak, euskara, tresnak
Azkenez orain dela 726 egun eguneratu da BeƱat Altuna-(r)en eskutik